1950 urtearen bukaera aldera, Atarrabiako gazte talde baten eta Javier Ezcurra, bertako Elizaren laguntzaile eta Acción Católicako aholkulari zenaren arteko bilera batzuen ondotik, «Agrupación Escolar Deportiva Beti-Onak» izeneko elkartea sortu zen. Honako hau zen elkarte berriaren helburua: «kultura eta kirol jarduerak era zuzen eta egoki batez sustatzea bertako mutil eta nesken aisialdian».
Pedro María Goñi lehenengo presidentea izan zen. Berak eta Luis María Echeverriak proiektu hau abian jartzeko ardura hartu zuten.
1961ean Beti-Onak Elkartearen aurreneko zuzendaritza taldea osatu zen, kideak honakoak zirelarik:
Presidentea: Luis Ollo
Presidente-ordea: José Luis Mújica
Idazkaria: Luis María Echeverría
Diruzaina: Pedro María Goñi
Batzordekideak: Miguel Goya, Pablo Mendióroz eta José Olóriz
Aholkularia: Víctor Cordón
Sortu eta gutxira, 40.000 pezetako kreditua eskatu zuten zortzi kide hauek. Hori eginda, Atarrabiako bizilagun guztiak animatu zituzten bazkide izateko izena eman zezaten. Hileroko kuota ere zehaztu zuten: 5 pezeta 14 urtez gorakoentzat. 426 bizilagunek izena ematea zuten.
Ondoko hauek izan dira Beti-Onak Elkarteko presidenteak historian zehar:
1950-1954 Pedro María Goñi Úriz
1954-1958 José María Delás Garzarón
1958-1961 Pedro María Goñi Úriz
1961-1963 Luis Ollo Alastuey
1963-1965 Santiago Torres Urra
1965-1967 Antonio Agüero López
1967-1969 Martín Churruca Mariñelarena
1969-1971 José María Satrústegui Tirapu
1971-1973 Ricardo Bretón Goñi
1973-1975 Pedro María Goñi Úriz
1975-1979 Fermín Eransus Olleta
1979-1980 Javier López Évora
1980-1981 Hilario Eransus Olleta (Gestora)
1981-1983 Rafael Mezquíriz Erro
1983-1987 Vicente Sabalza Martínez
1987-1994 Luis María Echeverría Viscarret
1994-2012 Carlos Villanueva Ilarri
2012-2016 Josetxo Gimeno Argain
2016- Marino Oscoz Bretón
1993an, Kirol Elkarteak arautzen dituen Foru Dekretua aplikaturik, estatutuak aurkeztu ziren. Hauek onartutakoan, 597 zenbakiarekin erregistratuak izan ziren. Harrez geroztik, gure Elkartea Beti-Onak Kirol Elkartea izenarekin ezagun egin da.